Biak aldi berean. Synth pop otxenteroa eta oihartzun industrialak. Beltza eta zuria. Melodia eta zarata. Organikoa eta elektronika. Olorrek maite ditu estremoak. Haragia eta metala. Akauzazte eta Depeche Mode. Kantua eta spoken word-a. Anne Clark eta Siouxsie. Baina Olor ez dago bi muturren arteko erdibide erosoan. Bietan dago aldi berean; biak da aldi berean. Distira eta herdoila. Burdinaren usaina eta du Olorrek, eta amonen koloniarena. Eta konbinazio horretatik sortzen da proposamen eszenikoaren energia bakana, belarrietatik eta begietatik sartzen den usain metalikoa.
OLOR musika proiektua Jokin Azpiazu Carballo musikariaren proiektu pertsonalena da. 2017. urtean abiatu zen Chroma Bartzelonako taldeari Zarauzko Putzuzulon harrera egiteko asmoarekin, eta hortik aurrera oso erritmo motelean bada ere, aurrera egin du gaur egunera arte. “Zerua urez” (2019) eta “Esperantza” (2022) diskoak kaleratu ditu, momentuz.