Pasa den urtean, beste gauza askoren artean laburmetrai baterako soinu banda konposatu nuen, Ibon Egañaren laguntzarekin. Laburmetraia “Principio de Inercia” deitzen da eta hainbat jaialdi eta leihaketetan biraka aritu ostean irekian dago jada. Amaia San Sebastianek zuzendu zuen, esan bezala, 2018an.
Oso ondo pasa genuen soinu banda egiten eta zer esanik ez kredituetan dagoen abestia grabatzen, Lucky Sirocco eta Txini Güinirekin.
Musikara gerturatzeko beste forma bat, asko probatu gabe nuena eta disfrutagarria erabat.
Archive.org atarian dituzue entzungai eta deskargarako lau pieza laburrok eta lotura honetan duzue laburmetraia, musikak zentzua hartzen duen lekua.