Azken hilabeteetan oso lanpetuta aritu naiz diskoari bueltak ematen. Etxean hainbat eta hainbat grabaketa egin ostean Arrasateko SHOT estudiora joan nintzen abenduan, ahotsak grabatzeko asmoz. Otsailean berriz bueltatu nintzen, kolaboratzaileen ahotsak grabatu eta baita diskoaren nahasketari eustera. Pista denak ondo jarri, kokatu eta soinua fintzen lagundu zidaten nire lagun Ander Barriuso eta Iñaki Bengoak. Ohore bat izan zen SHOT estudioan lan egitea berriz pasa den urtean jasan zuten sutearen ostean. Buelta batzuk eman ostean Jonan Ordorikari pasa genizkion kantuak eta astebetean masterizatuak zeuden. Oraintxe bertan kantuak, Maialen Belaustegik eginiko azala eta Irune Jaiok egindako diseinua fabrikan daude, astebete inguru barru jaso ahalko ditugulakoan.
Hemen estudioko momentutxo pare bat.